XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZPEITI'TIK BILBOKO ROTATXERI Jauna, nola gabiltza? Zuk Bilbon illaren 7'garrenian biraldu zidazun eskutitza illaren 22 garrengo arratsaldean artu nuan zuk bertan eskatzen dezuna igandian J. I., beteko det. Agur.

PELOTA JOKU EDER BAT Igande eguarditarten Goiko tokian ikusi eyuzkez Bereziartua ta Larrañaga, Larrañaga ta Azkue aurka.

Azkue abilla da baña Bereziartua pillotan aitaren semea onek irabazi jateko gogua iriki zuten.

ITURRI TXIKI'RI Zure idaztia igandean irakorri nuan asko poztu nintzan nik agindu nizun esango nizula 27 garrenian zer izango ginduan. Ara ba.

Egun ortan izango degu poza Bilboko EUZKADI etxeko ogei ta amar euskel langille zintzuei bostekua, estutzeko poza.

Bai, lagun ona, nere atsegiña izango zan datorren igande goizeko amarretan Loiola ibar ederrian danok lagundian izatea bada ordu ortan goien beian EUZKADI etxeko langille zintzoak beribilletik saltatuko dira, eta Gu gera ta gera oju egiñaz. Larunbat aldera arte. URREKO ZOROA.